San Felix Ikastetxea

Lasagabaster 1 48530-Ortuella Tlfno: 946640230 Fax: 946641202 E:mail: sanfelixikastetxea@sanfelix.org

2008/01/18

GALINDOKO ARAZTEGIA. DBH 1.



Gure lurraldearen uren kudeaketa hurbiletik ezagutzeko asmoz ostegunean DBH 1. mailako ikasleekin Galindoko hondakin-uren araztegia bisitatu genuen. Eraikin nagusian araztegiaren planoak erakutsi zizkiguten, baita araztegira heltzen ziren hondakin-urak batzeko sistemak. Hemen ikasleek bisita-gidariari araztegiaren historiari, helburuei, etorkizuneko planei eta bitxitasunei buruzko galderak egin zizkieten. Ondoren arazketa-prozesu guztiak ikusi genituen; lehenengoz arbastua, non urak dakartzan solido nagusiak kentzen diren, bertako kiratsa ia jasanezina zen. Ondoren lehen dekantazioa, non lohiak eta koipeak erauzten zaizkion. Hirugarren fasean tratamendu biologikoa egiten da, non bakterioak gehituz materia organikoa deusezten den. Azkenik, bigarren dekantazioan, aurreko fasearen ondorioak banatzen dira eta ur garbia, edangarria ez dena, Ballonti ibaira isuritzen da. Banaturiko materia erretzen dute eta hortik araztegia hornitzeko energia lortzen dute ere, beraz, argindarraren aldetik buruaski direla esan genezake.
Penagarria eguraldia izan zen, euri-txaparradak jasan baikenituen... ea datorren urtean eguzkiarekin ados jartzen garen.
El jueves visitamos con el alumnado de 1º de la ESO la EDAR de Galindo, para ver in situ el proceso de depuración de aguas residuales. En el edificio principal nos mostraron los planos de la EDAR y nos explicaron cómo llegaban las aguas hasta la misma y desde dónde. El alumnado aprovecho para preguntar sobre los origenes, los planes de futuro y curiosidades de la depuradora. Posteriormenten vimos la primera fase, el desbaste, donde se retiran los sólidos. En la fase de primera decantación se separan los lodos y las grasas, retirándose el agua más clara, a la que se añaden bacterias para la tercera fase, el tratamiento biológico, donde se dehace la materia orgánica. Por último, se retiran los restos del tratamiento anterior y el agua es vertida al rio Ballonti. Los restos de materia retirados son incinerados para lograr energia eléctrica suficiente para el autoabastecimiento de la planta.