San Felix Ikastetxea

Lasagabaster 1 48530-Ortuella Tlfno: 946640230 Fax: 946641202 E:mail: sanfelixikastetxea@sanfelix.org

2009/04/29

DBH4.MAILAKO IKASLEAK GUGGENHEIM MUSEOA


Takashi Murakami artista japoniarraren erakusketa erakargarriaren bidez, DBH 4.mailako ikasleek artista horrek arteen, diseinuaren, animazioaren, modaren eta herri-kulturaren artean ezartzen dituen lotura bereziak deskubritu zitzaketen pasa den ostiralean Guggenheim Museoan. Haren lanek —pinturak, eskulturak, animazioak, instalazioak eta merkaturako produktuak— Estatu Batuetako herri kulturaren, komikien, manga animazioaren, modaren, eta Japoniako eta Txinako arte klasikoaren eragina islatzen dute eta hala, erraz salgarri denaren eta artearen arteko mugak aztertzen ditu. Honetaz gain,Cai Guo-Qiang, artista txinatar honen erakusketa bolboraz egindako marrazkiak daude eta kanpoaldean burutuko diren leherketa-ekitaldiak. Garatzen dituen gizarte proiektuetan leku jakin horretako jendea partaide izatera bultzatzen du, eguneroko bizitzan artea txerta dadin. Lan berrienak instalazio erraldoiak dira, alegoriaz beteak eta eskultura itxurakoak; horietan txinatar kulturaren ikurrak berreskuratu eta leku jakin bateko historiaren eta globalizazioaren arteko dialektika azaltzen du.Museoaren barruan ezin denez argazkirik atera, kanpoko batekin konformatu behar genuen.