ANTZINEKO ARGAZKIAK / FOTOGRAFIAS ANTIGUAS
San Felix ikastetxeko guraso, ikasle, ikasle ohi, irakasle, langile… agurgarriak:
Datorren maiatzean, urtero bezala, San Felix ikastetxeko kultur astea ospatuko dugu, baina aurtengoa ez da ohikoa izango, XXV. Kultur Astea beteko dugu eta horregatik ekintza bereziak prestatzen ari gara. Hori dela eta ikastetxearen historia islatu dezakeen argazkien erakusketa bat prestatu nahi dugu eta horretarako zuen laguntza premiazkoa dela uste dugu. Ikastetxean antzinean antolaturiko hainbat ospakizun, irteera, jaialdi edota ekintza argazki behar ditugu eta zuek horrelakorik baldin baduzue, guri maileguz utziko bazenigute, izugarri eskertuko genizueke. Maileguak antolatzeko zera pentsatu dugu: Idazkaritzan kutxa bat egongo da non zuen argazkiak utzi ditzakezuen (argazkiak gutunazal batean zuen izenarekin, telefono zenbakiarekin eta argazki kopuruarekin. Argazki bakoitzaren atzean zuen izena ere jar dezakezue). Argazkiak itzultzeko, zuekin kontaktuan ipiniko gara.Zuen laguntza aurretiaz eskertu nahi dizuegu.
0 comentarios:
Publicar un comentario
<< Inicio