
Atzo, maiatzaren 8an, DBH 1. eta 2. mailako ikaslegoa eta irakaslegoa
Arabako Valderejoko parke naturala ezagutzeko aukera izan genuen. Lalastra herrira heldu ginen eta bertako parketxean parkearen kokapena eta bertako
faunaren berezitasunak ikusi ahal izan genituen. Ondoren
Puron ibaiaren ibilgua jarraituz Burgosko Herran herriraino heldu ginen. Bidean
klima atlantiarraren eta klima mediterranearraren landaredia behatu genuen, lehenengoan pagoak eta pinu gorria eta bigarrenean arteak.
Bi klima horien artean haizpitarte eder bat zegoen, iraganbide magikoa zirudien. Ayer, 8 de mayo, el alumnado y profesorado de 1º y 2º de ESO visitamos el parque natural de
Valderejo, en Araba. Llegamos a Lalastra y en el centro de interpretación conocimos algunas características del parque. Más tarde, y siguiendo el curso del río Purón, hicimos un bonito recorrido hasta Herrán, ubicado en Burgos. En el trayecto pudimos observar la
diferencia entre la flora del clima atlantico y del mediterraneo. En el primero abundaban las hayas y el pinus silvestris y en el segundo la encima. Dividiendo dichos climas se encuentra un
desfiladero precioso.
0 comentarios:
Publicar un comentario
<< Inicio