INGURUGIROAREN EGUNA SAN FELIXEN
Metro kubikoaren helburua izan da, ikasleak jabetu daitezen zein den bere dimentsio erreala, bere benetako kapazitatea, … unitate horretan neurtzen baita ura ordainagirietan.
Bestalde, patioan ere “El roto” artistaren marrazkiekin urari buruzko erakusketa bat antolatu dugu.
Azkenik, eta gimnasioan elkarturik, energia berriztagarriei buruzko maskota lehiaketaren sari banaketa egin dugu. Sari banaketarako EA21eko batzordeko amatxuen laguntza izan dugu. Txapeldunak, kasu honetan, hauek izan dira:
Ane González, Beatriz Berlanga, Deiene Soleguia, Iratxe Santos, Patricia Herrero, Imanol Aranda, Peio Presa, Jonatan Vargas, Ainara Medina, Lorea Cubilledo, Andrea Valverde, Sandra Amelibia eta Naroa del Río. Zorionak guztiei!!
KLIK egin hemen argazkiak ikusteko!!
0 comentarios:
Publicar un comentario
<< Inicio